Larru Haizetara

LARRU HAIZETARA sexu terapia kolektibo bat da.
Sigmund Freud-ek esan zuen "euskal-sexoa" sintagma kontraesanguratsua zela bere terminoetan, "borobil-karratua" edo "funtzionari-kementsua" diren bezela. Guk, "Ez dok Hiru" Bikoteatro konpainiak, arazoa aztertu nahi izan dugu ikuspuntu erabat zientifikotik.
Ez gara lehenak, hala ere. Arquímedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erderaz ezagunagoa egiten zaiguna: "La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinitoraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea pareleloak dira"
Mendetako madarikazio horren kontra egiteko sortua da LARRU HAIZETARA. Ikuskizun honek "lehen-gero" nabarmen bat markatuko du euskaldunen sexu jarreren kontuan.
LARRU HAIZETARA barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere BEHARREZKOA.

http://www.bikoteatro.com/

Bideoa

Egilea: PATXO TELLERIA
Aktorea: PATXO TELLERIA / MIKEL MARTINEZ
Zuzendaria: AITOR MAZO
Zuzendari laguntzailea: ITXASO GARMENDIA
Eskenografia: AITOR MAZO
Musika: BISENTE MARTINEZ
Jantziak: NATI ORTIZ DE ZARATE
Diseinu grafikoa: DI-DA
Mila esker: JOKIN OREGI-ri
Banatzailea: JULIO PERGORRIA PRODUKZIOAK

 


Media

Calendario

  • 29 ago 11 a las 00:00h Teatro Campos Eliseos, Bilbao
  • 30 ago 11 a las 00:00h Teatro Campos Eliseos, Bilbao