Mundu honetan ezer ez da perfektoa, euskera ere ez (barka digula Bernat Etxeparek). Ilargiak bere alde iluna duen bezala, euskaldunizazioak “kalte kolateralak” dakartza. ok Gutun hau izenpetzen dugunak, munduko euskaldunberririk zaharrenak, kalte horien biktima gara. Orain dela berrogei urte hasi ginen ikasten, eta oraindik “ari gara”. Hainbeste denbora daramagu ikasten non jada ez dakigulan besterik egiten. Engantxaturik gaude, euskaltegi-adiktoak gara, euskara-dependienteak, baldintzomano eta subjuntibopatak. bizpairu Bale, badakigu bi edo hiru urtetan erabat euskalduntzeko gauza diren ikasle listoak daudela, baina zer egingo diogu, jaungoikoak edo dena delakoak fosforoa banatu zuenean, gutaz ahaztu zen. Sex appeal-a banatu zuenean ere, baina hori beste historio bat da. Kontua da ez garela oraindik “euskaldun peto” izatera iritsi, eta daramagun martxarekin, nekez iritsiko gara. Gure kalkuloen arabera, ehun eta berrogei urte beharko genituzke Eguskitze bezala hitz egitera iristeko, beraz, bi aukera besterik ez ditugu: reenkarnazioa edo klonazioa. dugu Zoritxarrez ez dugu budismoan konfiantza haundirik, eta are gutxiago zientzian. Eta zera pentsatu dugu, geure burua aldatu ezin dugunez, zergatik ez dugu euskera aldatzen? Esan eta egin, “Euskaltzaindia Berria” sortu dugu, eta hona gure lehen fruitua: “Euskera senzilloaren manifiestoa.” Sinez eskertuko genizueke zuen aretoan gure manifiestoa aurkeztu ahal izatea. |
Egilea: Patxo Telleria Antzezleak: Mikel Martinez eta PatxoTelleria

Plano de luces
Necesidades técnicas
|