Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez, beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin “jarrita” gaudenean. Experimentu zientifiko bat probatu nahi dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egongo gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola aterako digute, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Ikusiko dugu (entzungo duzue) ea zer ateratzen den. |
Egilea: PATXO TELLERIA Aktorea: PATXO TELLERIA / MIKEL MARTINEZ Musika: JOSU ZABALA Jantziak: NATI ORTIZ DE ZARATE Eskenografiaren diseinua: JOKIN OREGI Argiak: GAIZKA REMENTERIA Teknikoa: JON MESPERUZA Diseinu grafikoa: DI-DA Zuzendaria: JOKIN OREGI Produkzio ejekutiboa: JULIO PERUGORRIA Produkzioa: TARTEAN - EZ DOK HIRU BIKOTEATROA Banaketa: JULIO PERUGORRIA PRODUKZIOAK

Plano de luces
Necesidades técnicas
|