Larru Haizetara
Bikoteatroa
SINOPSIS DEL ESPECTÁCULO

FICHA ARTÍSTICA

  SEXUA... LARRU HAIZETARA sexu-terapia kolektibo bat da.  Sigmund Freud-ek esan zuen "euskal-sexoa" sintagma kontraesanguratsua zela bere terminoetan, "borobil-karratua" edo "funtzionari-kementsua" diren bezela. Guk, "Ez dok Hiru" Bikoteatro konpainiak, arazoa aztertu nahi izan dugu ikuspuntu erabat zientifikotik.  Ez gara lehenak, hala ere. Arquímedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erderaz ezagunagoa egiten zaiguna: "La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinitoraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea pareleloak dira" Mendetako madarikazio horren kontra egiteko sortua da LARRU HAIZETARA. Ikuskizun honek "lehen-gero" nabarmen bat markatuko du euskaldunen sexu jarreren kontuan.  LARRU HAIZETARA barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere BEHARREZKOA.  Izan ere, euskaldunak oso atzeratuta gaude sexu kontuetan. Joan zaitez Londresera, zer daramate idatzita neskamutilek alkondaretan? "I love sex". Edo joan zaitez Parisera : "Je suis un machine sexuel". Joan zaitez Sevillara: "Nasío pa ligar" Joan zaitez Cadizera: "Nasío pa bacilar" Joan zaitez Azpeitiara: "Nazio... eztabaidagunea"  Gainera, onar dezagun euskera hizkuntza maitagarria izan arren nazioarteko kontestuan pisu gutxi duela (oraindik). Edonon esan daiteke "Voulez vous coucher avec moi", esatebaterako, eta denek ulertuko dizute. Gaztelania bera ere oso internazionala da. Esan munduko edozein bazterretan "Aserejé ja deje ejebe to the jerebe say nouva majabi on the booguie and the buguiribi" eta tira, ligatu agian ez duzu ligatuko, baina zutaz gogoratuko dira. Baina joan zaitez atzerrira, esaiozu norbaiti: "Nik zu zaitut maiteago arraitxoak ura baino", eta pub-etik botako zaituzte, kasurik onenean. Ez, euskerak ez da oraindik bere goien gradora igo. Eta guk ere Etxeparek zioen bezala, aldarrikatu nahi dugu : "Euskera, jalgi hadi plazerrera "  Bukatzeko, eta barre-terapia honen garrantzia azkenekoz azpimarratu nahian, gogora dezagun Camaron kantari handiak (eta euskaltzale amorratua, datu hau jende gutxik dakien arren) Idiazabalgo sagardotegi batean inprobisatu zuen bertso ederra, sebillanaren doinuaz:   "Bizitzan bi gauzak digute zinez inportatzen Trakatra traka traka trakatra trakatra.Besteak bastertzengoazen ba zehazten:Bata sexoa da, bestea... ez dut gogoratzen.Trakatra traka traka trakatra trakatra."

 Egilea: Patxo TelleriaAktoreak: Patxo Telleria                  Mikel MartinezZuzendaria: Aitor MazoZuzendari laguntzailea: Itxaso GarmendiaEskenografia: Aitor MazoMusika: Bixente MartinezJantziak: Nati Ortiz de ZarateDiseinu grafikoa: Di-daMila esker: Jokin Oregi-ri Banatzailea:Teatrorat (Maite Arrese)943465381-690630748http://www.teatrorat.com Produkzioa:"Ez dok hiru" Bikoteatro Konpainiahttp://www.bikoteatro.com 

pdf


Plano de luces

Necesidades técnicas

Bikoteatroa

Agenda de  
Larru Haizetara
SEP
No hay espectáculos en esta fecha
OCT
No hay espectáculos en esta fecha
NOV
No hay espectáculos en esta fecha
DIC
No hay espectáculos en esta fecha
 
Julio Perugorria Producciones S.L.
Erretentxu Kalea, 32 bajo
48200 DURANGO
Tel: 94.681.67.43 • Fax: 94.620.17.17 • Móvil: 609.45.75.75